Otsailak 12, ortzeguna
Goizean gaztetxoak etxez etxe ibiliko dira eskean urtzain gizen kantatuz. 14:20ean eskolako ikasleen desfilea eta ikuskizunak, eskolatik hasi eta plazaraino. Ondotik, haurrentzako merienda Guraso Elkartearen eskutik.
Otsailak 15, igandea
Zaldun inaute eguna. Eguerdian herritarrek kinto bazkariak eginen dituzte.
Otsailak 16, astelehena
08:00etan gazteak La Basque jatetxean elkartu eta elkarrekin gosalduko dute. Ondotik, musikariek lagundutza baserrietara abiatuko dira etxez etxe eskea egiteko.
Otsailak 17, asteartea
2:00etan karrozen eta mozorroen desfilea. Pintxoak eta edariak banatuko dira ibilbidean. Ondotik, gazteek bazkaria eginen dute La Basque jatetxean.