Xorrotx eta fin

'Etxe dotore aunitz' ipuina solasbide

Xorroxin irratia 2026ko otsailaren 10a

Udalbiltzaren ekimenen artean, Geuretik Sortuak euskara hutsean egindako artearen eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatzen dituen egitasmoa da. Hirugarren edizio honek eman dituen fruituez gozatzen hasiak gara, dagoeneko lan bat edo bertze aurkeztu baitira. Komikigintza, Literatura, Zinegintza eta Antzerkigintzako 30 lan sortu ziren iaz urtean zehar, Geuretik Sortuak bekari esker.

Bortziriak eta Zumaia lotuko ditugu. Arantza, Bera, Etxalar eta Lesakan egonaldia egin ondotik, Goiz Eder Iturain antzerkigile eta idazle zumaiarrak gure herrietan oinarritutako "Etxe dotore aunitz" ipuina sortu du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun