Ortzegun Gizenekoak falta
Asteburukoak pasatuta, ttikienek Ortzegun Gizeneko ospakizuna falta dute oraindik, inauteak borobiltzeko. Goizean, mozorroak soinean dituztela, eskolako neska-mutikoak etxez etxe eskean ibiliko dira: Haur Hezkuntzakoak herrian barna, Lehen Hezkuntzako 1. ziklokoak Piedade eta Frain auzoetan, 2. ziklokoak Sarrola eta Berrizaun auzoetan eta 3. ziklokoak Irrisarri auzoan eta bidean diren etxeetan. Arratsaldean guraso elkarteak merienda prestatuko du.