Euskal Herriko sokatira txapelketa mistoaren finala jokatuko dute larunbatean Ibarran

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 6a

Beti Gazteko sokatira talde mistoa txapela lortzen saiatuko da larunbatean Ibarran jokatuko den finalean.

Euskal Herriko sokatira txapelketa mistoko finala jokatuko dute otsailaren 7an, larunbatean 17:00etan hasita Ibarran (Gipuzkoa). Joan den larunbatean Berriozarren jokatutako kanporaketan zortzi talde aritu ziren eta sei onenek lortu zuten finalerako txartela. Tartean, tiraldi guziak irabazi zituen Beti Gaztek.

Berriozarren jokatutako kanporaketan tiraldi guziak irabazi zituen Beti Gazte izanen da faborito

Lesakarrekin batera, Berriozar, Txantrea, Ibarra B, Abadiño A eta Ezpeletako Ñapurrak lehiatuko dira txapelaren bila. Gizonezkoen 680 eta 640 kiloko txapelak eta emakumeen 540 kilokoa irabazita, aurtengo Euskal Herriko laugarren txapela janzten saiatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun