Egoera ikusita, otsailaren 27rako, ortziralea, ez ohiko batzarra deitu dute puntu bakarrarekin: zuzendaritza batzordea berritzea. Egun horretan hautagaitzarik aurkezten ez bada elkartea eta bere alor denak «desagertzeko arriskuan» egonen direla aurreratu du gaur egungo zuzendaritzak.
Herritarrak bere hautagaitza aurkeztera animatu dituzte: «Zuen hautagaitza aurkeztera eta gure herriarentzat Gure Txokoarekin lanean jarraitzera animatzen zaituztegu».
Zuzendaritza batzordeak oroitarazi du bilerari buruzko informazio gehiago nahi duenak aski duela mezu bat bidaltzea Gure Txokoa elkartearen helbide elektronikora edo mugikorrera.