Berdintasun politiketan parte hartzea bultzatzea, berdintasun zerbitzuaren planaren segida egitea eta berdintasun proiektuen inguruan aritzea dira batzordearen helburuak, eta Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak Bortzirietako emakume*, neska* gazte eta mugimendu feministako kideei parte hartzeko deia egin die.
Zerbitzua martxan paratu zutenetik urtean bi aldiz egiten dituzte bilkura hauek, bortz herriak txandakatuz, eta aldi honetan Arantzan tokatu da. 18:00etan liburutegian bilduko dira.
Xehetasun gehiago nahi duenak berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidera eskribitu edo 722 69 30 78 zenbakira deitzen ahal du.