Inauteak 2026

Larunbatean hasiko dituzte Berako inauteak kaldereroen etorrerarekin

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 5a

Inauteak hasteko dena prest dute beratarrek. Larunbatean hasiko dira Kaldereroekin. 

19:00etan hasiko da Kaldereroen karrikabuelta. Kanttonberri karrikan elkartuko dira, eta handik San Jose egoitzara bisita eginda, Eztegara pasealekura, Iturlandeta, Bidasoa karrikara eta Herriko Etxeko plazara joanen dira. 

Bidean ohiko kantuak eta doinuak joko dituzte Berako Banda lagun dutela. 

Eguraldi txarra bada, karrikaz karrika ibili beharrean, zuzenean Altzateko frontoian elkartuko dira. 

Larunbatean dena ongi atera dadin, gaur arratsaldean, otsailaren 5a, entsegua eginen dute 18:00etan Kultur Etxean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun