Inoiz ez genuen imajinatu
antzeko zerbait gerta zitekeela,
zu gabe hainen goiz
egunen batean geldituko ginela
Kamioia gustuko lanbide bezala
hartu zenuen oso gazte zinela,
Hala ba, lagun eta istorio aunitz
ekarri dizkizula ikus daitekeela
Mendian barrena ibiltzea ere
oroituko gara gustuko zenuela,
zuregan zeneukan bixitasuna
bertan ageri da islatu dela
Indartsu, ausarta ta eskuzabala
ez gara ahaztuko izan zarela,
Nork pentsa zezakeen
hain gizon onik egoten ahal zela
Nola eskertu,
etorkizunerako aukera oparo eta horrela,
Utzi zenizkigun ondarerik
hoberenak izanen direla
Erran dezakegu harrotasunez
zure seme-alabak bagarela,
Zorionekoak gu,
zu eta ama gisako bi badakigu ez dagoela
Ezin ukatu hutsune eta tristura ikaragarria
sentitzen ari garela,
Aita, senar eta lagun bikaina
argi dago ta izan zarela
Oroitzapen goxoen artean
esperantza egon daitekeela,
Horri eutsi behar eta
zer egin dezakegu bertzela
Bizitza honetan
egin beharrekoak egon badirela,
Zuk horiek guztiak bete izanik
jakin lasai joan zaitezkeela
Elkarrekin sortutako uneek
urte asko iraun dezatela,
Bortzok batera jarraituko dugu
zauden tokian zaudela.