Inoiz baino lan gehiago aurkeztu dira, hamaika, eta bigarren urtez segidan irabazi du Ramosek, oraingoan ‘Begirada’ lanarekin.
Aldaketak karrozen ibilbidean
Bertze aldetik, Lesakako Udalak jakinarazi duenez, Albistur karrikako obrak direla eta, aurtengo inauterietan karrozen ibilbidea aldatu egin beharko da. Aurten ibilbidea Zarandia karrikatik Ziobi aldera doan bidetik eginen da. Bide hori egun horretarako bereziki prestatuko da. Bertzalde, errespetuz eta zentzuz ibiltzeko eskaria ere egin du Lesakako Udalak, «herria eta bertakoak zainduz, denok ihauteriez ahalik eta gehien gozatu ahal izateko».