Berako San Miguel zubia itxiko dute asteartean eta asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 2a

Ortzegunean berriz ere pasatzen ahal izanen da San Miguel zubiaren gainetik. Argazkia: Berako Udala.

Berako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, San Miguel zubia itxi eginen dute bihar eta etzi, asteartea eta asteazkena.

Bera Eurovelo sarearekin lotzeko Bizikleta Bidea eraikitzeko lanak egiten ari dira Beran. Zehazki, Bidasoa ibaiaren inguruan ari dira lanak egiten, eta hori dela eta, itxiko dute San Miguel zubia. Ortzegunerako irekiko dute bidea berriz ere. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun