Lesakan mendiko suteen aurkako udal jarduketa plana otsailaren 5ean aurkeztuko dute

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 3a

Sutea Lesakako Eskolamendi inguruan, 2021ean. Lesakan mendiko suteen aurkako udal jarduketa plana aurkeztuko dute ortzegun arratsaldean.

Lesakan mendiko suteen aurkako udal jarduketa plana otsailaren 5ean, ortzegunean 18:30ean aurkeztuko dute Lesakako herriko etxeko batzaro aretoan. Jose Angel Bengoetxea Basterra, Nafarroako Gobernuko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko segurtasun arloko goi teknikaria eta Enrique Montero, Basartea enpresako mendi ingeniari teknikoa izanen dira hizlari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun