Iñigo Astizekin 'Joemak eta polasak' liburuari buruz solasean ariko dira Beran asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 2a

Maite Mutuberria ilustratzailea eta Iñigo Astiz idazlea. Asteazkenean Beran idazlea izanen da. Argazkia: Amezti.

Iñigo Astiz idazle eta kazetaria Berako liburutegian izanen da asteazkenean.

Joemak eta polasak poema liburua izanen du solasgai Astizek asteazkeneko hitzorduan. Astizek berak Maite Mutuberria ilustratzailearekin batera sorturiko liburua da, «ume listoentzako edo heldu tontoentzako liburua» idazleen hitzetan. 18:30ean elkartuko dira Berako liburutegian.

Astizek eta Mutuberriak Euskadi literatura saria irabazi zuen haurren eta gazteen kategorian 2020an Joemak eta polasak lanari esker. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun