Aipatu bezala, sei talde onenek otsailaren 7an jokatuko dute Ibarran, hutsetik hasita.
Gizonezkoen 680 eta 640 kiloko txapelak eta emakumeen 540 kilokoa irabazita, Beti Gaztek eta gainerako taldeek Euskal Herriko sokatira txapelketa mistoari ekin diote larunbat honetan Berriozarren. Zortzi talde aritu dira lehian, otsailaren 7an, larunbatean, Ibarran jokatuko den finaleko sei txarteletako baten bila. Beti Gaztek tiraldi guziak irabazi eta zortzi puntu eskuratu ditu. Lehiarik estuena bigarren posturako izan da eta seina punturekin berdinduta gelditu dira hiru talde: Berriozar, Txantrea eta Ibarra B. Bosgarren postua Abadiño Ak (4 puntu) eskuratu du eta seigarrena Ezpeletako Ñapurrak taldeak (3 puntu). Finaletik kanpo gelditu dira Ibarra A (2 puntu) eta Abadiño B (puntu 1).
Aipatu bezala, sei talde onenek otsailaren 7an jokatuko dute Ibarran, hutsetik hasita.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.