Heldu den asteazkenera arteko epea dago Inudeen eta Artzainen desfilean ateratzeko, eta galdetegi galdetegi honen bidez egin beharko da. Parte hartzaile denek eman behar dute izena bai musikariek, bai konpartsako kidek eta baita dantzan aterako direnek ere. Hori ba, dantzarien kasuan, nahikoa izanen da bikote bakoitzeko galdetegi bakarra betetzea.
Entseguak otsailaren 11n, asteazkena, eta otsailaren 13an, ortziralea, izanen dira, 19:30ean, Eztegara frontoian. Bazkarirako txartela entseguen ondotik bakarrik lortu daiteke, eta entseguetan ordaindu beharko da. Otorduak 23 euroko prezioa du.