Igantziko Biltoki elkartean eginen dute proiektuaren aurkezpen irekia larunbat honetan arratsaldeko zazpietan
Mendi bizikletendako parke honek, hasteko, lehen fase bat programatuta du, baina lortzen diren emaitzak ikusita, bertze fasetara luzatzeko ideiarekin hasi dute, Bikedasoa eta Udalaren konpromisoarekin.
Behar bezala lizitatu ondotik, horrelako kirol zirkuituetan esperientzia egiaztatua duen Polsport Soluciones SL enpresari esleitu zaio lana. Lanaren kostu osoa 51.425,00 eurokoa da, BEZa barne.
Igantzi bizikleta parkea proiektua Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak kudeatutako 7119.01 Nafarroako PEPACen Tokiko Garapen Parte hartzailea 2023-2027 laguntzaren esparruan gauzatzen ari da. Horretarako 35.398,73 euroko dirulaguntza Cederna Garalur tokiko ekintza taldeak eman du, 2023-2027 Landa Garapenerako Estrategiaren esparruan, eta Europar Batasuneko Landa Garapenerako Funtsak (LGENF) % 45ean eta Nafarroako Gobernuak % 55ean kofinantzatzen dute.
Aurkezpena larunbatean
Urtarrilaren 31n, larunbat honetan, 19:00etan, Igantziko Biltoki elkartean aurkeztuko da proiektua, sakonago ezagutu nahi duen ororentzat, eta era batera edo bertzera proiektua garatzen lagundu nahi duenarentzat.