Txistu emanaldi ederra egin dute Berako Isidoro Fagoaga udal musika eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 29a

Kontzertuan parte hartu zuten ikasleak Mari Jose Gaztelumend irakaslearekin.

Hamasei ikaslek parte hartu zuten kontzertuan, txistulariak gehienak baina baita pianista eta perkusio jotzaileak ere.

Ikasle bakoitzak bakarrik interpretatu zuen abesti bat lehenik, eta ondotik, denek elkarrekin jo zuten taldean. Kantu herrikoiak, dantzak eta errepertorio klasikoa landu zituzten emanaldian eta Mari Jose Gaztelumendik zuzendu zuen. 

Txistua ikasi nahi duten denei musika eskolara animatzeko deia egin die irakasleak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun