A1 mailatik hasi eta C1 mailara arteko ikastaroak ematen ditu euskaltegiak. Gainera, Bortzirietan erroldatuak dauden ikasleek Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen dirulaguntza eskatu ahal izanen dute matrikula ordaintzeko.
Ikasturteko ordutegiak finkatuak ditu euskaltegiak eta mailaz maila honako ordutegietan ematen dituzte klaseak:
- A1.1 maila: Beran asteartetan eta ortzegunetan 09:15etik 11:15era eta Lesakan astelehen eta asteazkenetan 18:30etik 20:30era.
- A1.2 maila: Asteartetan eta ortzegunetan 17:00etatik 19:00etara.
- A2 maila: Astelehenetan eta asteazkenetan 16:30etik 18:30era.
- B1.1 maila: Astelehenetan eta asteazkenetan: 18:45etik 20:45era.
- B1.2 maila: Astelehenetan eta asteazkenetan 11:00etatik 13:00etara.
- B2 maila: Astelehenetan eta asteazkenetan: 16:30etik 18:30era.
- C1 maila: Asteazkenetan 18:30etik 20:30era + classroom.
Izen ematea bortziriak@ika.eus helbidean eta 948 63 77 96 zenbakian egiten ahal da.