Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginen du itzuliak, eta beraz, aldarrikapen eguna eta eskualdeko emakumeen elkargune bihurtu nahi dute Igantzin.
Ohikoa den gisan, goizean mendi itzulia eta eguerdian bazkaria eginen dituzte. Hala ere, egitarauaren informazio zehatza aitzinerago zabalduko dutela adierazi dute.
Oraingoz, data apuntatzeko deia egin dute eta Bortzirietako emakume denak itzulian parte hartzera animatu dituzte.