Jaialdirako eta Koxkontan eginen den afarirako azken sarrerak gelditzen dira
Hamabigarren edizioan parte hartuko duten trikitilari, pandero jotzaile eta musikariei dagokienez, Sine Die eta Irati Gutierrez, Zabale anaiak eta Lurdes Alkorta, Otxo eta Bahez, Nekane eta Maider Etxandi Almandoz ahizpak (sorpresaren batekin), Eneko Dorronsoro eta Itsaso Elizagoien eta Kanadako Jon Pilatzke igoko dira taula gainera. Irati Errandonea beratarra izanen da Euskal Telebistak grabatuko duen saioa aurkezten.
Jaialdiaren eta afariaren ondotik, tritilariek eta pandero jotzaileek herrian zabaldu ohi dituzte musika doinuak.