Lesakako liburutegiak hamar urte beteko ditu aurten Harriondoan eta hori dela eta, urteurrena ospatzeko hainbat ekimen eta jarduera berezi eginen dituzte. Joan den astean, Itzalen tektonika emanaldia izan zen eta horrela abiatu zuten lehenbiziko seihilekoan prestaturiko egitaraua. Bihar, berriz, Fernando Mikelarena historialari beratarra izanen da bere hondarreko lana aurkezten. Markos Tantos Arriaga Lesakako liburuzainarekin mintzatu gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.