Zikloaren bigarren edizioan 1936ko Gerra Zibila eta gerraostea landuko dituzte bereziki eta Mikelarenak emanen duen solasaldia ere horrekin lotuta izanen da. Zehazki 1936ko Gerra Zibileko lehen asteetan Beran izandako gertaera errepresiboak izanen ditu solasgai. Ortziralean izanen da 18:30ean Labiaga ikastolako Areto Nagusian
Larunbatean, berriz, batez ere haurrei bideraturiko ginkana eginen dute. Ikastolak Eztegaran duen egoitzan elkartuko dira 10:30ean.
Urtarrilaren 17an paratu zuten 3526 erakusketa Areto Nagusian, eta igandea izanen da ikusteko azken eguna.
Hurrengo hitzorduak
Otsailaren 21ean, Trabajadoriak dokumentalaren emanaldia izanen da 19:00etan Areto Nagusia, eta egun horretatik martxoaren 1era Hormigoizko mugak izeneko erakusketa egonen da zabalik Areto Nagusian asteburuetan. 17:00etatik 20:00etara ikusten ahalko da.
Martxoaren 1ean Larun Mendi Taldearekin batera memoria historikoari buruzko mendi ginana eginen dute. 10:00etan elkartuko dira Eztegarako ikastolan.
Zikloa bertze hitzaldi batekin bukatuko da, Edurne Beaumontek eta Fernando Mendiolak Pirinioetako gotorlekuei buruzko hitzaldia emanen dute 19:00etan Areto Nagusian.