Ortziralean eginen dute Berako Gure Txokoa elkarteko batzar nagusia

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 28a

Urtarrilaren 30ean, ortziralea, eginen du Gure Txokoa elkarteak batzar nagusia Iamotenean. 19:00etan izanen da lehen deialdia, eta 19:30ean bigarrena.

Bileraren helburua zuzendaritza batzorde berria onartzea izanen da. 2025eko urteko kontuak eta barne araudia ere izanen dituzte solasgai.

Deialdian azaldu dutenez, norbaitek zuzendaritza batzordean parte hartu nahi badu, eta talderik ez badu, Iamotenetik pasa daiteke eta egoera berean dauden bertze pertsona batzuekin paratuko dituzte harremanetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun