Martxoaren 2an irekiko dute Berako Mendi Maratoi Erdian izena emateko aukera

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 27a

Apirilaren 19an eginen dute Berako Mendi Maratoi Erdiaren 20. edizioa. Manttale Mendi Lasterketa Taldea antolaketa lanetan murgilduta dago jadanik, eta jakinarazi dute 

Manttale Mendi Lasterketa Taldea probaren antolaketa lanetan murgilduta dago jadanik, eta izen ematea martxoaren 2an irekiko dutela jakinarazi dute. 15:00etatik aitzinera egiten ahalko da izen ematea pb.organisation.com helbidean. Federatutakoek 35 euro ordaindu beharko dute parte hartzeko, eta federatu gabeek, berriz, 37 euro. Denera 525 dortsal paratuko dituzte eskuragarri. 

Mendi Maratoi Erdiarekin batera, Gazte Trail proba ere jokatuko dute. Kasu horretan izen emateak zazpi euro balio ditu. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun