Bi ikastaro izanen dira otsailean: 65 urtetik goitikoentzat Oinarrizko Zibersegurtasuna Mugikorrarekin ikastaroa eginen dute otsailaren 2an hasi eta 6ra arte. Otsailaren 23tik 27ra, arte, berriz, Internet bidezko izapideak eta tramiteak mugikorrarekin nola egin ikasteko ikastaroa izanen da. Kasu horretan herritar denei irekiriko ikastaroa da.
Bi ikastaroak hamar ordukoak izanen dira, astelehenetik ortziralera 16:30eik 18:00etara. Izen ematea Kultur Etxean bertan edo hara deituta (948 63 53 86 edo 621 25 33 64) egin beharko da.
Emakumeendako @cerca ikastaroa ere ematen ari dira atzo hasi eta ortziralera arte.