San Antonerako ibilaldi arautuko sariak banatu ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 27a

San Antonerako ibilaldi arautuan garaile izan ziren Xabier, Enai eta Mattin Iribarren aita-semeak eta bigarren izan ziren Maite Erro eta Jon Ugutz Ormaetxea saritu ditu Beti Gaztek.

Xabier, Enai eta Mattin Iribarren aita-semeak suertatu dira irabazle eta Maite Erro eta Jon Ugutz Ormaetxea bigarren.

Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatutako San Antonerako ibilaldi arautuan 25 bikote edo hirukotetan banatutako 54 mendizalek hartu zuten parte urtarrilaren 18an. Ibilaldi arautuko sariak banatu ditu orain Beti Gaztek. Xabier, Enai eta Mattin Iribarren aita-semeak suertatu dira irabazle eta Maite Erro eta Jon Ugutz Ormaetxea bigarren. Ander Abuin Beti Gazteko presidenteak eta Argiñe Ordoki zuzendaritza batzordeko kideak eman dizkiete sariak astelehen arratsaldean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun