Emakumeen 540 kiloko eta gizonezkoen 640 kiloko finalak jokatuko dituzte udal pilotalekuan, larunbatean 17:00etan hasita
Emakumeen 560 kiloko kategorian, beraz, Beti Gaztek hamar puntu ditu eta Txantrea eta Ibarra berdinduta daude bigarren postuan, zazpina punturekin. Gauzak honela, larunbatean Lesakan hirugarren izatea ere aski luke Beti Gaztek txapela janzteko. Hiru talde hauekin batera, Badaiotz eta Abadiño ere lehiatuko dira.
Gizonezkoen 640 kiloko finalean lehia estuagoa espero da, Ezpeletako Ñapurrak taldeak zortzikote indartsua baitu eta Gasteizen nagusitu zitzaiolako Beti Gazteri. Baina, kasu honetan, puntuazioa zerotik hasiko da larunbatean Lesakan. Txapela janzteko bi faborito nagusiekin batera, Ibarra, Zuraide, Abadiño eta Txantrea ere ariko dira tiran.