Arkupeak elkarteko mendizaleek Beran eta Lesakan egin dute urteko lehen mendi irteera

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 21a

Hilabeteroko martxarekin segituz, urte berrian ere mendira ateratzen hasiak dira Arkupeak elkarteko mendizaleak. Urtarrilaren 20an Berako eta Lesakako mendietan ibili ziren 85 lagun. Berako Zalain auzotik abiatu eta Bidasoa ibaia igarota, Zalain-Zoko auzotik sartu ziren Lesakara. Auzoberriko Eskolamendi inguruan hamaiketakoa egin eta Alastako gainetik barrena, Alkaiagara jautsi eta berriz ere Berako Zalainera joan ziren. Zalain jatetxean ederki bazkaldu zuten. Irudiak: Joxe Zubieta

Urteko irteeren egutegia

Hemendik aitzinera otsailean Donamariara, martxoan Baztanera (Lekaroz-Arraioz-Ziga-Gartzain), apirilean Etxalarrera, maiatzean Berroetara, ekainean Hondarribira, uztailean Baztanera, abuztuan Pirinioetara, irailean Berastegira, urrian Aralarrera, azaroan Leitzara eta abenduan Malerrekara joanen dira, hilabeteko hirugarren asteartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun