'Kateriñe' komikiaren aurkezpena eginen dute ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 21a

Maitena Illarramendi idazlea eta Iñigo Sarasola marrazkilaria komikiaren arurkezpenean. Argazkia: Erein

Maitena Illarramendi idazlea Beran izanen da ortziralean 'Kateriñe' komikia aurkezten. Euskaraz izanen da aurkezpena 18:30ean liburutegian.

Kateriñe Letamendi tolosarraren historia biltzen du Kateriñe komikiak Idazlearen amatxi zen Kateriñe, eta Espainiako Gerra Zibilak eragindako suntsipenaren lekuko izan zen. Kaosaren erdian, egunerokoa izan zuen babesleku eta sufrimenduz eta oroitzapenez betetako bitakora bat idatzi zuen. 

Komikia haren ihesaldiaren eta biziraupenaren testigantza da. Kateriñek eskuizkribu batean aspaldian bildutakoak bildu baititu orain haren bilobak, Maitena Illarramendik, liburu honetan. Illarramendik egokitu du testua, Iñigo Sarasolak eman dizkie forma eta kolorea protagonistaren oroitzapenei, eta, bion artean, kontakizun sakon hunkigarria sortu dute.  

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun