Berako Goldatz Emakume Talde feministak Umorea Feminismotik zikloa antolatu du astebururako

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 20a

Uxoa Anduaga larunbatean, eta Mirari Martiarena igandean izanen dira Beran.

Larunbat goizean hitzaldia eta igande arratsaldean bakarrizketa eginen dituzte

Larunbatean Uxoa Anduagaren bisita izanen dute Beran. Soziologoan doktorea da Anduaga, eta umorearen inguruko tesia idatzia du. Graziak eta desgraziak: umorearen alde iluna solasaldia emanen du. «Solasaldiaren helburua feminismoa kritika egiteko gaitasuna lantzea da, baita ahalduntzeko tresna gisa erabiltzeko gakoak ikastea ere», azaldu du Goldatzek. Beralandetan izanen da solasaldia, larunbatean, urtarrilaren 24an, 11:00etan. 

Igandean, berriz, teoriatik praktikara salto egin, eta Mirari Martiarena umoregileak Berarako sortutako Pototan bakarrizketa taularatuko du. Bakarrizketa ere Beralandetan izanen da, igandean, hilaren 25ean, 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun