Inauteak 2026

Ireki dute Berako Inudeen eta Artzainen desfilean apuntatzeko epea

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 20a

Otsailaren 15ean eginen dute Beran Inudeen eta Artzainen desfilea, eta Gure Txokoa Dantza Taldeak ireki du apuntatzeko epea. Otsailaren 4ra arte egiten ahalko da. 

Inudeak eta Artzainak antolatzen buru-belarri ari da Gure Txokoa Dantza Taldea, eta dagoeneko zabaldu du izena emateko epea. Galdetegi honen bidez egin beharko da.

Parte hartzaile denek eman beharko dute izena bai musikariek, bai konpartsako kidek eta baita dantzan aterako direnek ere. Hori ba, dantzarien kasuan, nahikoa izanen da bikote bakoitzeko galdetegi bakarra betetzea. Otsailaren 4an bukatuko da izena emateko epea. 

Entseguak otsailaren 11n, asteartea, eta otsailaren 13an, ortziralea, izanen dira, 19:30ean, Eztegara frontoian. Bazkarirako txartela entseguen ondotik bakarrik lortu daiteke, eta entseguetan ordaindu beharko da. Otorduak 23 euroko prezioa du.

Altzate karrika itxita dago egiten ari diren lanengatik. Horregatik, aurten desfileak ezin izanen du ohiko ibilbidea egin. Ibilbideko aldaketen berri aitzinerago emanen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun