Jaialdirako eta Koxkontan eginen den afarirako sarrerak salgai daude dagoeneko
Hamabigarren edizioan parte hartuko duten trikitilari, pandero jotzaile eta musikariei dagokienez, Sine Die eta Irati Gutierrez, Zabale anaiak eta Lurdes Alkorta, Otxo eta Bahez, Nekane eta Maider Etxandi Almandoz ahizpak (sorpresaren batekin), Eneko Dorronsoro eta Itsaso Elizagoien eta Kanadako Jon Pilatzke igoko dira taula gainera. Irati Errandonea beratarra izanen da Euskal Telebistak grabatuko duen saioa aurkezten.