Autoa geldiarazi ondotik, foruzainek egiaztatu zuten hiru plaka desberdin zeramatzala, bat espainiarra eta bi frantziarrak, eta horietako bakar bat ere ez zetorrela bat geldiarazitako ibilgailuaren modeloarekin.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, asteburu honetan pertsona bat atxilotu dute Beran matrikula plakak faltsutzea egotzita. Ageri denez, Foruzaingoaren patruila batek Berako sarreran antzeman zuen euren ondotik pasatzen ari zen autoaren matrikula plaka ez zetorrela bat auto modelo horrek eraman beharko lukeenarekin.
Autoa geldiarazi ondotik, foruzainek egiaztatu zuten hiru plaka desberdin zeramatzala, bat espainiarra eta bi frantziarrak, eta horietako bakar bat ere ez zetorrela bat geldiarazitako ibilgailuaren modeloarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.