Lesakako herriguneko trafikoa semaforoak arautuko du urtarrilaren 21etik aitzinera

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 19a

Landazelaietan aparkalekua prestatu dute, ahal den neurrian Lesaka erdiko karriketatik ez pasatzeko eta aparkalekuan uzteko.

Lesakako Albistur karrikako obrak direla eta, urtarrilaren 21etik aitzinera semaforoak martxan paratuko dituzte eta trafikoa Antoiu karrikatik pasatuko da. Astegunetan, banaketan ari diren kamioiek eta kamionetek fabrikatik pasatu beharko dute. Asteburuetan kamioiendako pasabidea baimentzeko, aitzinetik herriko etxera deitu beharko dute.

Bortz hilabeteko epea duten Albistur karrikako lanen ondorioz, trafikoa Antoiu karrikatik pasatuko da

Ahal den neurrian, herrigunetik autoan ez pasatzeko eta oinez edo bizikletaz ibiltzeko aholkua eman du Lesakako herriko etxeak. Horrekin batera, Landazelaietan, osasun zentroaren, zahar etxearen eta suhiltzaileen parkearen gibeleko aldean, argazkian ageri den aparkalekua handi bat prestatu dute, ibilgailuak bertan utzi ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun