Iruñeak Pilotaren Munduko Hiriburua izateko proiektua aurkeztu zuen joan den ortziralean, Nafarroako hiriburuan kirol horrek duen ahalmen turistikoa eta historikoa eta gizarte kohesiorako ahalmena balioan jartzeko. Aurtengo jarduera programak honako hauek barne hartuko ditu: bertzeak bertze, nazioarteko kongresu bat, interpretazio zentroaren lanen hasiera eta Labrit pilotalekua berriz irekitzea. Proiektuaren aurkezpen bideoan protagonista da Arkupe pilotazale elkarteko Ainara Hita Aranguren pilotari igantziarra.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.