54 mendizalek hartu dute parte Lesakako San Antonerako ibilaldi arautuan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 19a

Beti Gaztek antolatutako San Antonerako ibilaldi arautuan parte hartu zuten mendizaleetako batzuk, herritik ateratzen.

Lesakako Beti Gazte elkarteak igandean antolatutako San Antonerako ibilaldi arautuan 54 mendizalek hartu zuten parte, 25 bikote/hirukotetan banatuak. Egunotan jakinaraziko du elkarteak irabazle zein izan diren. Lesakako Gaztik taldeak antolatutako mendi ibilaldian ere parte hartu zuten gazteek.

Beti Gaztek antolatutako ekitaldiaz gain, mezak eta erromeri giroa izan zituzten Endara auzoan eta musika herrigunean

Bertze aldetik, bai larunbatean eta bai igandean, mezak eta erromeri giroa izan zituzten Endara auzoan.

Herrigunean, berriz, musika doinuak izan zituzten larunbat eguerdian soinulari taldearen eskutik, igande goizean Onin gaitariekin eta igande arratsaldean, dantzaldia Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañagarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun