Emakumeen 560 kiloko bigarren jardunaldiaz gain, gizonezkoen 640 kiloko lehen jardunaldia ere jokatu zen Gasteizen. Kasu honetan, Ezpeletako Ñapurrak nagusitu zen, Beti Gazte bigarren izan zen eta Abadiño hirugarren. Gizonezkoetan sei talde ari dira eta denak izanen dira Lesakako finalean, baina kasu honetan, puntuazioa zerotik hasiko da.