Xilabako finalera sailkatu da Maddi Ane Txoperena bertsolaria

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 19a

Maddi Ane Txoperena Bardozeko saioan kantari.

Larunbatean egin zuten Bardozen Xilaba Bertsolari Txapelketako bigarren eta azken final aitzinekoa eta saioa irabazita finalerako txartela lortu du Maddi Ane Txoperenak. Finalean kantatuko duen eskualdeko bertsolari bakarra da. 

Ia 300 lagun bildu ziren larunbatean Bardozen Xilabako bigarren final aitzinekoa aditzeko. Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Aitor Servier, Irantzu Idoate, Karlos Aizpurua saratarra, Maddi Ane Txoperena lesakarra, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy. Ekhi Erremundegik aurkeztu zuen saioa. 

Horrela gelditu zen sailkapena: 

  1. Maddi Ane Txoperena: 562 puntu. 
  2. Aitor Servier 546,5 puntu. 
  3. Irantzu Idoate 539 puntu. 
  4. Ramuntxo Chrsity 504 puntu. 
  5. Patxi Iriart 502,5 puntu. 
  6. Karlos Aizpurua 484,5 puntu. 

Larunbateko saioaren ondotik, osatu da urtarrilaren 31n Donibane Lohizuneko Jai Alai frontoian bertsotan ariko den seikotea: Miren Artetxe, Maddalen Arzallus, Maddi Ane Txoperena, Aitor Servier, Irantzu Idoate eta Elixabat Etxandi. 

Finalerako sartzeak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus loturan. Sartzeak ez badira aitzinetik bukatuak, egunean berean 16:00etatik aitzina aukera izanen da lekuan berean erosteko.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun