Herritarrek aparkatzeko bereizgarri egokiak paratzeko eskatu du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 16a

Berdez margotutako aparkalekuetan egoiliarrek bakarrik aparkatu dezakete Beran eta bi urtetik behin berritzen ditu udalak aparkatzea baimentzen duen itsasgarri berdeak. 

2026-2027ko indarraldia duten itsasgarriak dira balio dutenak, eta behin urtea hasi dela hamabortz egun pasatu direnean, udalak jakinarazi du heldu den astetik aitzinera gune berdeetan aparkatutako autoak kontrolatzen hasiko direla. 

Pegatina berriak udal bulegoan hartzen ahal dira bulegoko ordutegian(08:30-13:30). Norbera ezin bada joan, bertze bat joaten ahal da bere ordez, titularraren NAN kopia (paperean edo mugikorrean) aurkeztuz. Azaroan hasi ziren banatzen. 

Aparkaleku berdeak Toki Ona Institutuko pareko aparkalekuan eta Kanttonberrin daude kokatuak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun