Orain dauden plaka ez ofizialak kendu egin beharko dira. Ofiziala ez den lehengo plaka zaharra kentzen ez duenak, 200 euro arteko isuna izaten ahal du.
Ordenantza horrek pasabideak seinaleztatzeko erabili beharreko plaka ofizialaren eredua ere jasotzen du, baimena eskatu ondotik ematen dena. Ofizialak ez diren plakak erabiltzea debekatua dago eta 200 euro arteko isuna ere paratu daiteke. Plaka ez ofizialekin seinaleztatuta dauden lokalei urtarrilaren 30era arteko epea eman zaie plaka hori kentzeko eta ofizialak eska ditzakete edozein unetan. Zenbait karrikaren antolamendu berriarekin hasiko dira orain Lesakan, beraz, komenigarria da behar duenak eskatzea.
Pasabide lizentzia udaletxean bertan edo egoitza elektronikoan (www.lesaka.eus) eska daiteke.
Gisa honetakoa izanen da hemendik aitzinera balioko duen pasabide plaka ofiziala. Plakaren beheko partean, Lesakako Udalak duen logotipoaren ondoan, agertuko da udal lizentziaren zenbakia.
