Berako hainbat etxebizitzatan lapurretak egiten saiatu direla ohartarazi du udalak

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 14a

Berako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, azken asteetan herriko hainbat etxebizitzatan lapurreta saiakerak egin dituzte. 

Horren aitzinean, erne egoteko eskatu du udalak eta edozein gorabeheraren aitzinean 112 zenbakira edo 948 20 29 20 zenbakira deitzeko eskatu du.

Horrekin batera, lapurretei aurre egiteko Foruzaingoak prestaturiko gida ere zabaldu du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun