'Ombuaren itzala' pelikula ikusteko aukera izanen da ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 14a

'Ombuaren itzala' pelikulako eszenetako bat.

Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitza kontatzen duen Ombuaren itzala pelikula emanen dute ortziralean Beran. Gainera, emanaldiaren ondotik Patxi Biskert zuzendariarekin solasaldia izanen da. 

Ombuaren itzala pelikula, auzolanean eraikitako eta Patxi Biskertek 2024an aurkeztutako dokumental gisako filma da, Pello Mari Otaño bertsolariaren omenezkoa. 2024ko azaroaren 30ean aurkeztu zuten filma Zizurkilen eta ordutik Euskal Herrian barna herriz herri proiektatzen ari dira.

Berako emanaldia ortziralean 19:00etan izanen da eta sarrera debalde izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun