Denbora da bote luze modalitatea indartzeko hainbat saiakera egiten ari direla Beran. Tartean, ikastaroa egin zuten 204ko abenduan, eta geroztik ere bote luzea lantzen segitu dute. Noizean behin neska-mutil kuadrilla bat bote luzean aritzeko elkartzen da eta partidaren bat ere jokatu dute.
Gainera, ez da atzendu behar aurten Beran eginen dutela Herri Haitada eta horren parte dela bote luze modalitatea ere.