Otsailaren 7an ospatuko dituzte kaldereroak Beran, eta aurten Illekuetatik hasi beharrean, Kanttonberri karrikatik hasiko dira. Handik Herriko Etxeko plazara joanen dira.
Otsailaren 12an ospatuko dute Ortzegun Gizena, eta hor bai, eragina nabarmenagoa izanen da. Goizean egiten den zingar arroltze eskea egiten ahalko da, baina haurrak ezin izanen dira lanak egiten ari diren eremuan ibili: Altzate karrikan, Julio Caro Baroja pasealekuan eta Matzada Karrikan.
Arratsaldeko Inudeen eta Artzainen desfileari eta karrozei dagokionez, ez da ohiko ibilbidea eginen eta ikastetxe bakoitzak bere zentroan ospatuko du besta.
Igandean, otsailaren 15ean, izanen dute segida inauteek, Inudeen eta Artzainen desfilearekin. Kasu horretan, ekitaldia egin eginen dute, baina aldaketak izanen dira ohiko ibilbidean.
Inauteetako astelehenean, otsailaren 16an, berriz, zingar arroltze eskea egiten ahalko da baina ekidin egin beharko dira lanak egiten ari diren eremuak. Karrozei eta motordun ibilgailuei dagokionez, udalak eskatu du karrozarik eta motordun ibilgailurik ez egiteko, horiek ezinen baitira ez lanen eremuan ezta ibilbide alternatiboan ere erabili.