Iazko zikloari segida emanez, memoria historikoa eta bereziki 1936ko gerra zibila eta gerraostea lantzeko asmoz, egitarau oparoa antolatu du Labiaga Ikastolak negu honetarako. Bi erakusketa, bi hitzaldi, bi ginkana eta ikus entzunezko emanaldi bat izanen dira, guztiak ere debalde eta adin guzietako herritarrei irekiak.
Aurtengoan Labiaga ikastolak Memoriaren Nafarroako Institutuaren laguntza izan dut zikloa antolatzeko, eta gazte zein helduek historia ezagutzearen garrantziari erreferentzia eginez, iazko esaldi bera hartu dute lelotzat: iturri zaharretik, ur berria.
3526 argazki erakusketarekin hasiko da da zikloa, urtarrilaren 17an. Hiru asteburuz irekita egonen da eta 17:00etatik 20:00etara isitatu ahalko da Areto Nagusian.
Urtarrilean, otsailean eta martxoan antolatu ditu ekitaldiak Labiaga ikastolak
Segidan, Fernando Mikelarena historialari beratarrak hitzaldia emanen du urtarrilaren 30ean, Beran Gerra Zibileko lehen asteetan izan ziren gertaera errepresiboei buruz.Hitzaldia Areto Nagusian izanen da 18:30ean Bera 1936: Gerra Zibileko lehen asteetako gertaera errepresiboak izenpean.
Batez ere haur eta gaztetxoei zuzendutako bi ginkana prestatu dituzte Labiagako Memoria Historikoko lantaldekoek. Otsailaren 1ean herrian barna eta martxoaren 1ean mendian.Otsailaren 1ean 10:30ean elkartuko dira ikastolaren Eztegarako egoitzan. Martxoaren 1ean, berriz, leku berean 10:00etan.
Otsailaren 21ean, Trabajadoriak dokumentalaren emanaldia izanen da 19:00etan Areto Nagusia, eta egun horretatik martxoaren 1era Hormigoizko mugak izeneko erakusketa egonen da zabalik Areto Nagusian asteburuetan.
Zikloa bertze hitzaldi batekin bukatuko da, Edurne Beaumontek eta Fernando Mendiolak Pirinioetako gotorlekuei buruzko hitzaldia emanen dute 19:00etan Areto Nagusian.