'Familia arrunt bat, besterik ez' ipun kontaketa eginen dute bihar Beran

Haurrentzako ipuin kontalaria izanen da bihar, ortzeguna, Berako liburutegian. Itsaso Etxeberriak 'Familia arrunt bat, besterik ez' ipuina kontatuko du liburutegian 18:00etan. 

Familia arrunt bat besterik ez familia baten istorioa da; zaintzaz, ihesaz eta memoriaren indarraz hitz egiten duena. Boterearen injustiziak familia bat Euskal Herritik Indiara mugitzera behartzen du ipuinean eta familiak , sustraiak askatu eta beste lur batean berriro ereiten ikasi behar du. 

Ipuin kontaketa Berako Udalak eta Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareak antolatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun