Arkupe elkartearen eskuz binakako pilota txapelketako senior mailako lehen jardunaldia jokatuko dute ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 13a

Senior mailako pilotariek lau partida jokatuko dituzte ortzegunean Lesakako udal pilotalekuan.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak hirugarren aldiz antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa igandean abiatu zen, kategoria ttikietako lehen jardunaldiarekin. Urtarrilaren 15ean, ortzegun arratsaldean, berriz, senior mailako lehen jardunaldiko lau partida jokatuko dituzte Lesakako udal pilotalekuan.

Senior mailako lehen jardunaldia, ortzegunean 18:30ean Lesakan

  • Goñi (Oiarpe) eta Legarreta (CD Hernani) – Jamar eta Garatea (Atarrabia)

  • Bustintxe (Irurtzun) eta Gonzalez (Arkupe) – Goikoetxea eta Goikoetxea (Araxes)

  • Olaizola eta Arriolabengoa (Txukun Lakua) – Gorostidi eta Iturrioz (Zazpi Iturri)

  • Zugasti eta Otermin (Bergara) – Baleztena eta Agirre (Zugarralde)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun