Urteko lehen edoskitze tailerra izanen dute ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 13a

Lesakako Osasun Zentroaren eskutik, urte berrian ere titia ematearen inguruko tailerrak eginen ditu. Elixabete Lameirinhas pediatriako erizainak zuzenduko du hurrengo saioa, urteko lehena. Urtarrilaren 15ean, ortzegunean 12:00etatik 13:30era eginen dute saioa Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea 7, 2.). 

Ondoko saioak otsailaren 12an eta martxoaren 5ean eginen dituzte, leku eta ordutegi berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun