Nafarroako urteko klub onenaren sarirako izendatu dute aurten ere Lesakako Beti Gazte

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 13a

Beti Gaztek kirol arloan egiten duen lana eta sokatiran izan dituen emaitza bikainak azpimarratu ditu Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoko Institutuak.

Kirola sustatzeko egiten duen lana eta Munduko sokatira txapelketako lorpenak azpimarratu ditu Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoko Institutuak.

Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoko Institutuak, iaz bezala, urteko klub onenaren saria irabazteko izendatu du Lesakako Beti Gazte elkartea 2025eko Kirol Sarietan, klubak Bortzirietan kirol arloan egiten duen lan onagatik, eta sokatiran lortutako emaitza bikainengatik eta nazioarte mailan erreferente izateagatik. Saria herri bozketa bidez erabakiko da eta Beti Gaztek izendapen horren alde botoa ematera animatu nahi du jendea, urtarrilaren 15era bitarte, esteka honetan. Botoa eman ondotik, helbide elektronikoko sarrera ontzian sartu beharko da eta jaso den mezuan botoa balioztatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun