Julen Goia Mitxelena xakelari lesakarrak denboraldi hasiera bikaina egin du. Nafarroako eskolarteko zirkuituko lau probatan parte hartu zuen joan den urte hondarrean eta lauretan podiumera igo zen. Kontuan hartu behar da bederatzi urte bakarrik dituela eta aurtengo erronka berez dagokiona baino kategoria bat goitiago jokatzea da, esperientzia gogorragoa izan, joko maila igo eta etorkizunerako helburuetarako hobe prestatua egoteko.
Honela, 12 urtez beheitiko kategorian lehiatzen ari da eta urriaren 19an Zangozan eta azaroaren 9an Lekunberrin jokatutako lehiaketetan bigarren izan zen, azaroaren 23an Vedrunan hirugarren eta abenduaren 20an Sarrigurenen jokatutako Joakin Lizarraga VI. Eskolarteko xake txapelketan irabazle suertatu zen, urtea borobiltzeko. Ea bada 2026 urtean ere garaipenen bidean segitzen duen.