Adinekoentzako eta emakumeentzako digitalizazio ikastaroak eskainiko dituzte Etxalarko kultur etxean

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 9a

Doako bi ikastaro eskainiko dituzte Etxalarko Pello Apezetxea Kultur Etxean urtarrilean. Biak digitalizazioari buruzko ezagutzak indartzeko balioko dute. Lehenengoa, adineko pertsonei zuzendua, hamar orduko tailerra izanen da, urtarrilaren 19tik 23ra, 16:30etik 18:30era eskainiko dena. Bigarrena, berriz, emakumeei eskainia, urtarrilaren 26tik 30era izanen da, 16:30etik 18:30era. Izen ematea Kultur etxean bertan egin behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun